GARA > Idatzia > Kultura

KANTUZ

Nafarroako haur kantaririk onena aukeratzeko txapelketa hasteko prest da

Nafarroako Haur Kantari jaialdia martxoaren 23an hasiko da. Hiru kanporaketen ostean Euskal Herri mailako finala egingo dute Burlatan. Lehenengo emanaldia Artikako kultur etxean izango da, 18.00etan. Bigarren saioa, berriz, apirilaren 13an egingo dute Tuterako San Frantzisko Xabier ikastetxean, ordu berean. Azken kanporaketa apirilaren 27an izango da, Berriozarko entzunaretoan, 19.00etatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo