GARA > Idatzia > Kultura

PIANOA

Leonardo Hilsdorf brasildarrak irabazi du Donostia Hiria Nazioarteko Txapelketa

Leonardo Hilsdorf brasildarrak irabazi du Donostia Hiria Nazioarteko Piano Txapelketaren XVIII. edizioa. Guztira 8 eta 26 urte bitarteko ehun piano jotzaile baino gehiagok hartu dute parte asteburu honetan egindako saioetan. Epaimahaiaren esanetan, aurtengo parte hartzailek «maila altua» izan dute. Leonardo Hilsdorf irabazlearen atzetik, Liana Gevorgyan eta Brais Gonzalezek eskuratu dituzte «Goi maila 2» kategoriako bigarren eta hirugarren postuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo