GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Ximunek ikusitako txartel gorriak eragin handia izan zuen amaieran

 

LYON B 3
AVIRON 0

Jon LEUNDA

Avironi azken minutuetan egin zion ihes partidak Olympique Lyonen bigarren taldearen zelaian. Norgehiagoka oso orekatua izan zen, baina lehen zatian inork ez zuen golik lortu. Bigarrenean etxekoak aurretik jarri ziren, baina hortik aurrera baionarrak nagusitu ziren.
Neurketa amaitzeko hamar minutu falta zirela, ordea, Ximun atezainak txartel gorria ikusi zuen, eta ordurako Baionako taldeak egin beharreko aldaketak eginda zituenez, Degoul jokalaria jarri zen atepean. Kanpotarrek, kontraerasora jokatuz, beste bi gol egin zituzten, eta norgehiagoka guztiz erabakita utzi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo