japonieratik euskarara zuzenean
Takiji Kobayashiren «1928-03-15» euskaraz on-line jarriko du Armiarmak
Armiarma atariak, «Euskarari ekarriak» atalean, Takiji Kobayashi idazlearen «1928-03-15» kontakizuna argitaratuko du gaur, japonieratik euskarara itzulita. «Ez ingelesez, ez espainolez, ez frantsesez aurki ez daitekeen obra», azaldu zuten atzo arduradunek. Kobayashi 29 urte zituela hil zen torturaturik. Langile klaseak eta langile mugimendu komunistak 1920ko hamarkadan bizitakoak kontatzen ditu bere obra laburrean. Gaurko egunean hasi eta hilabete batzuetan zehar, milaka lagun atxilotu eta torturatu zituzten Japonian eta gertakari horiek ekartzen ditu gogora idazleak. Kontakizuna Hiromi Yoshidak itzuli du euskarara.