GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Anjel Lertxundi 2013/4/12. BERRIA

Tardā-rena

Tardà-renak zeresan asko eman zuen atzo, zeresan asko emango du hemendik aurrera. Parlamentari katalanarenak bide luzea egingo du, askotan mintzatuko gara Tardà-renaz. Ojo por ojo, ull per ull, begia begi truk? Horrela esanda, atzokoari mendeku traza dario. Baina atzokoa erantzuna izan zen, protesta, gainezka egiten ari den edalontzi bateko apar gainaren argazki perfektua, behazun gero eta ozpinago baten ostia txarra.

Irudietan ikusi dugu: Tardà apal aritu zen, inor iraintzeko motiborik eman gabe. Tardàren asmoa ez zen Espainiako Parlamentua katalanez jartzea. Baina haur bati gaztelaniaz irakasteko eskubidea erabaki duen tribunalarena, bai: haur horren gela gaztelaniaz jarri nahi du, epaiak atea zabaltzen dio katalanen eskola-sistema osoa gaztelaniaz jartzeko aukerari.

Ahal balu, Katalunia guztia jarriko luke gaztelaniaz, cagones izatera behartuko lituzke baita Gabonetako caganers larrituak ere. Hori da aldea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo