EUSKARAZ
2012ko Kritika Saria irabazi dute Saizarbitoriak eta Rikardo Arregik
Ramon Saizarbitoriak eta Rikardo Arregik irabazi dute 2012ko Kritika Sariak euskaraz idatzitako narratiba eta poesia lanen modalitatean. Saizarbitoria zenbaitetan irabazi du Kritika saria «Gorde nazazu lurpean» bezalako lanei esker. Oraingo honetan, donostiarraren «Martutene» lanak jaso du errekonozimendua. Arregiren kasuan, ordea, «Bitan esan beharra» poema liburuari egin dizkiote merituak.