
HAURRENTZAT
Ipuin kontalaria Garabat liburu dendan Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ilustrazioan berezitua den Bilboko Garabat denda-galeriak Liburuaren Nazioarteko Eguna gertu dagoela ospatuko du (apirilak 23). Horretarako, apirilaren 27an 18.00etatik aurrera Bego Alabazanek liburuek gordetzen dituzten istorioak kontatuko dizkie 3 eta 6 urte bitarteko haurrei, irakurtzaletasuna sustatzeko asmoz. Ekitaldia doakoa izango da.