GARA > Idatzia > Kultura

Balenciaga museoak bilduma berria estreinatu du

p049_f05.jpg

GARA | DONOSTIA

Cristobal Balenciaga diseinatzailearen obraren ezaugarri nagusiak biltzen dituen bilduma berria jarriko dute gaur ikusgai berari eskainitako Getariako jantzi museoan. Miren Arzallus komisarioak bideratutako erakusketa da «Cristobal Balenciaga. Legatu denboragabea. III. Bilduma». 62 jantzik osatzen dute erakusketa eta, horietaz gain, moda-sortzaile handiek Balenciaga etxean egindako lana islatzen duten pelikula batzuk eta zenbait pieza gogoangarriren sortze-prozesuaren berri ematen duten bederatzi infografia ere erakutsiko dituzte. Horiek Cristobal Balenciagaren maisutasun teknikoaz jabetzeko balioko dute.

Erakusketa hiru aretotan banatuta dago eta kronologikoki kokatu dituzte elementuak, diseinatzailearen ibilbidea ezagutarazteko eta ikuspegi osatuagoa eskaintzeko. Piezen artean badaude batzuk «enblematikotzat» jotzen direnak, eta horregatik garrantzia berezia dutenak; adibidez 1925. urteko soineko bat (garai hartako oso gutxi dituztelako), 1950ko tunika-trajea eta baby doll soinekoa edota minimalismoa goraipatzen duten 1967-68ko piezak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo