GARA > Idatzia > Kultura

JAZZA

Nneenna Freelon abeslariak Pio Lindegaard omenduko du larunbatean

Ohi denez, aurten ere omenaldia egingo dio Getxoko Jazzaldiak Pio Lindegaardi, Bizkaiko jaialdiaren laguntzaile nagusietariko bat izan zenari. Hori dela-eta, larunbatean, apirilaren 27an, Nnenna Freelon abeslari estatubatuarra jardungo da Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20.00etan. Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko 12 eurotan. Freelon jazzaren ahots zoragarrienetako bat bilakatu da; hiru aldiz izendatu dute Grammy sarietarako eta haren errepertorioan pop eta folk musikaren eragina ere nabaria da, sintesi oso pertsonal batean uztartuta. Bere askotariko erregistroek hurbileko giro intimo batetik umorea nagusi den giroetara jauzi egiten uzten diote, baladen tonu sentsuala alde batera utzi gabe.

CAV

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo