GARA > Idatzia > Kultura

musika

Bihar amaituko da Aste Nagusiko pop rock erakustaldian izena emateko epea

Bilboko Udalak antolatzen duen Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop Rock Erakustaldiaren 28. edizioan izena emateko epea bukatuko da bihar, maiatzak 3. Aurreko edizioetan bezala, ekimenean parte hartu nahi duten taldeek egoitza Bizkaian izan behar dute edo gutxienez taldekide batek lurralde historikoan erroldatuta egon behar du. Pop eta rock estiloko taldeak onartuko dira. Maketak aurkezteko epea bihar arratsaldeko ordu bietan amaituko da, baina geroago heltzen diren lanak ere onartuko dira, baldin eta epearen barruan jarritako zigilu-marka badute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo