GARA > Idatzia > Euskal Herria

Haurtzarotik gaztarorako gaiak Osasun Biltzarrean

GARA | IRUÑEA

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak biltzarra eginen du ostiral eta larunbatean Iruñeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan, arlo honetako langile eta ikasleei zuzenduta eta bestelako kolektiboei irekita. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, haurtzarotik gaztarorako gaiak jorratuko dituzte, ikuspuntu ezberdinen arabera mahai-inguru bana osatuta. Hitzaldi eta tailer osagarriak ere izanen dira: «Diagnostiko bat gure euskararen osasunari» hitzaldia eta «Nola entzun gazteak hitz egin diezadan, nola hitz egin nerabeak entzuteko» tailerrak, adibidez. Gaur oraindik izena eman daiteke, oeegunea.org webgunean, osasun arloan euskararen normalizaziorako tresna garrantzitsua den ekimen honetan parte hartzeko.

Lehen mahai-inguruan gazteen bizi ohiturak eta drogei buruzko joerak landuko dira; bigarrenean, adin honetako gai garrantzitsu eta bereziak; eta azkenekoan, zenbait gairi jarritako arreta eta gazteen autonomia osasungintzan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo