zarautz
Lagun bat larri, beste batek bultzatu eta lau metrotik erorita
52 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Zarautzen atzo goizaldean, malekoian pertsona bat bultzatu eta lau metro inguruko altueratik botatzea leporatuta. Poliziak azaldu zuenez, 04.30 aldera biak eztabaida bizian ari ziren zor ekonomiko batengatik eta batak bestea bulkatu zuen barandatik behera. Biktima zauri larriekin eraman zuten erietxera.