GARA > Idatzia > Kultura

Jendearen arteko solasaldiak sustatzeko afariak prestatu dituzte Tedone jatetxean

N.B. | DONOSTIA

80ko hamarkada eta Kolonbiako gatazka izango dira datozen asteetako mintzagaia Donostiako Tedone jatetxean. Beltzak, jatetxeko arduradunak, azaldutakoaren arabera, jendearen arteko solasaldia sustatzeko helburuarekin hasi zen prestatzen «Afari-solasaldiak» eta aste batetik edo bi astetik behin ekitaldi berezi bat prestatzen du horretarako. Gau tematikoak egiteko ideia otu zitzaion liburu aurkezpen batera joan ostean. «Galderen txandan inork ez zuen galdetu, baina gero, tabernan, denok genituen galdera pila bat; horrek erakusten du euskaldunak askoz erosoago sentitzen garela mahai baten inguruan hizketan».

Eutanasia, bularreko minbizia, Praileaitzeko kobazuloak edo txakur-hezkuntza izan dira orain arte jorratu dituzten gaiak. Gaur, berriz, 80ko hamarkada izango da. Harkaitz Cano idazlea izango dute gonbidatu, zeinak garai horretan kokatu duen «Twist» nobelako istorioa. Solasaldia 20.00etan hasiko da, eta 21.00etan izango da afaria. Bertaratutakoek gaiaz mintzatzea da helburua, eta horretarako bakoitzak bere oroitzapenak kontatzera animatzen du jendea. Afalostean ideia guztiak bilduko dituzte.

Tedone jatetxe begetariano-mistoa da, eta elikadura biologikoa sustatzen du. Gaurko menua zereal integralez eginiko entsalada batekin hasiko da. Bigarren platera aukeran izango da; arroz integrala, arraina edo haragia. Postrea ere sartua dago 17 euroko menuan.

Datorren astean, hilak 15, Fito Rodriguez, Amaia Lasa eta Itziar Zubizarreta izango dira, besteak beste, olerkiak irakurtzen. Ekitaldia Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko negoziazioen aldeko mundu mailako jardunaldien baitan antolatua da.

Ficha

Obra: «Esperando a Godot».

Autor: Samuel Beckett.

Intérpretes: Miguel Ángel Amor, Paco Déniz, Juan Antonio Lumbreras, Juan Antonio Quintana, Pablo Vázquez.

Dirección: Alfredo Sanzol.

Producción: Centro Dramático Nacional.

Lugar y fecha: Teatro valle Inclán- Madrid. 03-05-2013.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo