GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Plan eraginkor -eta benetako- baten beharra

Atzo hainbat hedabideren tituluek ziotenez, asteazkenean ekonomia eta enplegua suspertzeko plan bat itundu zuten EAEko instituzioek Ajuria Enean. Beharbada, herritar askok akordioaren ideiari eutsi zion, gainerakoa segurutzat jota. Hala ere, nekez lor liteke existitzen ez den plan baten inguruko akordiorik. Plan hori balego eta adostu izan balute ere, oraindik ez lukete jakingo gauzatu ahalko litzatekeen, haren finantzaketa EAEtik kanpoko erabakien menpe dago eta. Gainera, Bruselak defizitaren malgutzeari argi berdea emango balio, zorpetze tartea handituko lukeen diru kopurua ez litzateke inondik inora egoeraren larriak eskatzen duen plan eragingarria abiatzeko nahikoa. Zer dela-eta, esate baterako, zerga politikaz eztabaidatzeko horren uzkur agertu? Diru sarrerak ez dira, agidanean, ekonomia suspertzeko kontuan izatekoak, eta balizko errotak ustiatzeari ekitea nahiago du Urkulluren Gobernuak, hartara ahultasun irudia ezabatuko duelakoan, nonbait.

Ekainaren 15etik aurrera bere egutegi legegilearen berri emango omen du lehendakariak. Atzo, behinik behin, ez zuen haren gaineko zehaztasunik batere eman. Arrazoi zuen Urkulluren alderdiak joan den legegintzaldian Patxi Lopezen Gobernuak ez zuela programarik zioenean, baina onartu beharko luke horretan bereak ez duela hura gainditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo