GARA > Idatzia > Kultura

Gariren «Ez da amaiera» ikuskizuna, Donostiako Victoria Eugenian

p051_f01.jpg

A.A. | DONOSTIA

«Ez da amaiera» diskoa berriro hasteko modu bat dela aitortu zuen Garik joan den astean Donostian. Gaur, 20.00etatik aurrera Victoria Eugenia antzokian arituko dira bikote formatuan bera eta Miguel Moyano. Ikuskizun «garaikidea eta ezohikoa» eskainiko dutela iragarri zuen.

Izan ere, azken diskoan sonoritate berriak landu ditu. «Oso landua da, ez da lehenengo entzunaldiko horietakoa. Eta ikuskizuna ere ez da erraza, emozioak trasladatzea da nire lana», esan zuen.

Hamaika kantu biltzen ditu «Ez da amaiera» (Elkar) lanak, eta hitzetan Kirmen Uribe, Jon Maia, Jon Benito, Jose Luis Padron eta Fermin Etxegoien izan ditu Garik laguntzaile. Gaurkoan, Bilboko WOP taldea gonbidatu berezi gisa arituko da, zenbait kantu elkarrekin taularatuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo