GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gurean ere izan dira mobilizazioak Werten legeari ezetz errateko

Estatu espainolean Lomceren eta murrizketen kontra irakaskuntza publikoko maila guztietan deitutako grebak Euskal Herrian ere izan zuen eraginik. Nafarroan sindikatu abertzaleak ere batu ziren eta bi orduko geldialdiak eta elkarretaratzeak egin zituzten. %30 eta 50 arteko jarraipena izan zen, sindikatuen datuen arabera. Bizkaian, ikastetxe publikoen %0,28k segitu zuen ekimena, Gipuzkoan %0,19k, eta Araban ez zen zentrorik itxi, Lakuak jakinarazi zuenez.

p014_f01.jpg

GARA |

Euskal Herriko ikastetxe eta kaleetan ere sumatu zen Estatu espainolean irakaskuntza publikoko maila guztietan egindako greba. Gaur Madrilgo Gobernuak Ministro Kontseilura igorriko du Lomce aurreproiektua, honek onartzeko eta hala lege proiektu bilakatzeko. Ondotik, Ministroen Kontseiluak Kongresura bidaliko du, eratze faseari hasiera emateko.

Une honetan hasiera fasean da, beraz, eta ez du sektorearen babesik, atzoko greban ikusi zen gisan. Gurean, Nafarroan izan zituzten atxikimendu gehien Wert legearen kontrako protestek. STEE-EILAS, LAB, ELA, CCOO, UGT eta sindikatu gehiagok bi orduko geldialdiak eta elkarretaratzeak antolatu zituzten auzo eta herrietan. Iruñean eta Tuteran manifestazioak izan ziren 18.00etan. Eta unibertsitatean, NUPen, elkarretaratzea egin zuten eguerdian.

EFE agentziak jaso zuenez, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan arratsaldeko bi klaseetarako deitu zuten geldialdia, eta Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta ordutegi jarraia duten zentroetan, goizeko azkeneko bi orduetarako.

Sindikatuek ohar batean azaldu zutenez, 13.00etan Lehen Hezkuntzako zentroen %30 gutxieneko zerbitzuekin lanean ari ziren. Tuterako Monte San Julianen, Iruñeko Bernat Etxeparen eta Berriozarren, adibidez. Tafallako eta Mendigoitiko ikastetxeetan eta Iruñeko Amaiur ikastolan, lanuztea ia erabatekoa izan zen.

Bigarren Hezkuntzan, sindikatuek adierazitakoaren arabera, jarraipena txikiagoa izan zen, %25 eta %30 artekoa Tuterako eta Lizarraldeko zentro handietan. Irakasleen erdia baino gehiago batu ziren bi orduko lanuztera Burlatako Askatasunan, Altsasun, Tafallan eta Azkoienen.

Atxikimendurik txikiena Iruñeko Bigarren Hezkuntzako zentroetan eta Zangoza aldean izan zen: %10ekoa. Aldiz, Erronkarin %75era iritsi zen eta Otsagabian, %96ra.

Abertzaleen babesik gabe

Nafarroan ez bezala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sindikatu abertzaleen parte-hartzerik gabe egin zen greba. CCOO, UGT, STES eta CGTk deitu zuten protestara. Lakuako Gobernuak emandako datuek ziotenez, Bizkaian zentro publikoen %0,28k egin zuten bat, Gipuzkoan %0,19k eta Araban ez zen zentrorik itxi.

Pablo Garcia Vicuña CCOO-Euskadiko Irakaskuntzako bozeramaileak hiru probintzia hauetan erantzuna «bestelakoa» izan zela onartu zuen; Estatuan, ordea, «indartsua». Deialdi honetako gauzarik inportanteena hezkuntza komunitatea Lomce «ja gelditu» behar dela jabearaztea dela nabarmendu zuen. UGT-Euskadiko Joseba Ander Muñozek eta biek kritika egin zuten Euskal Herrian ez zirelako sindikatu guztiak bildu.

Cristina Uriarte Lakuako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak ETBri adierazi zion ez duela Ministerio espainolak jarrera aldatuko duen «itxaropenik», eta erantsi zuen ondoko Parlamentuko eztabaidan «doikuntza txikiak» egon daitezkeela. Edozein kasutan, «gure esku dauden tresna guztiak aprobetxatzeko» apustua egiten du, «azkenean Ministerioak onartuko duen» testua «hobetzen» saiatzeko.

Orain idatzita dagoen bezala, Lomcek «eskumenak erasotzen» ditu Uriarteren iritziz, eta ez dio euskarari «beharko lukeen trataera» ematen. «Arazoak sortu ditu ez zeuden lekuan». Horregatik, Lakuako Gobernua bere «hezkuntza sistemaren kalitatea defendatzen» ahalegintzen dela erran zuen, «eskumenen erasoaren eta hizkuntzaren lerro gorriekin».

«neurri irmoak»

Cristina Uriarte Lakuako Hezkuntza sailburuak adierazi zuen legea hezkuntza sistema euskaldunaren interesen kontrako edukiekin onartzen bada, «neurri irmoak» hartu beharko direla ez aplikatzeko.

CCOO-k abertzaleei

CCOO-Euskadik sindikatu abertzaleei kritika egin zien: «Azaldu beharko dute zergatik erabakitzen dituzten protesta gune batzuk eta besteak ez, baina guretzat gauden markoan eman behar da erantzuna».

Dantzan' Protest, profesores bailando contra los recortes

Stee-Eilas de Nafarroa ha presentado un vídeo llamado Dantzan' Protest dirigido a todo el profesorado de Nafarroa. Según explican, es una idea que surgió de las visitas realizadas a centros ante los recortes sufridos y tiene como objetivo llevar a cabo acciones originales de protesta. «Nosotros ya hemos empezado... ¿Y tú?», tientan al final del audiovisual.

Se puede ver en Youtube en euskara, con subtítulos en castellano, desde la web stee-eilas.org. Desde Abartzuza a Zizur Nagusia, pasando por pueblos que empiezan por todas las letras del alfabeto, en 12 minutos los profesores bailan alegremente ante las escuelas en las que trabajan, creando un contraste o una confusión entre la risa y la dureza de los tijeretazos, suscitando en el espectador una pregunta: ¿Por qué bailan ante una situación triste?

«Porque hemos sido capaces de responder ante los recortes sufridos en educación, bien en reuniones oficiales y bien en la calle [huelgas, manifestaciones o paros], como en encierros. Porque el humor es algo que no podemos perder en estos momentos. ¡Fuertes!», animan. «¡Seguid participando en las movilizaciones y bailad apostando por la enseñanza pública!». Ellos han empezado en 225 centros.

Remarcan que «el único fin» de este vídeo es el de difundir la idea de que las personas trabajadoras de todas las escuelas públicas de Nafarroa son «un colectivo, por encima de las diferencias». Les gustaría recibir más mini-vídeos reproduciendo el baile en grupo en dantzanprotest@gmail.com. El plazo está abierto hasta el 15 de junio. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo