GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Munduko urautsi onenak nola babestu adosteko hirugarren konferentzia

p046_f04.jpg

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA | Kalifornia Beherea

Munduan zehar asko dira arriskuan diren urautsiak. Zenbat izan ote dira hotel edo kirol portuak egiteko suntsitu dituzten urautsiak? Zenbat olatu bikain galduak?

Global Wave Conference urautsiak nola babestu eztabaidatzen duen erakundea da. Aurten hirugarren aldiz bildu dira arriskuan diren olatuak identifikatu eta babesteko asmoarekin.

Lehen bi konferentziak Donostian eta Biarritzen egin ziren. Pasa den astean, berriz, Kalifornia Beherean bildu ziren erakunde desberdinetako ordezkariak. Helburu nagusia zera da, urautsiek jasan ditzaketen kalteak zeintzuk diren aditzera eman eta adostea zein urrats bete kalterik ez jasateko.

Parte hartu duten kideak bereziki arduratzen dituen arazo bat kutsadura da. Izan ere, urautsi asko ingurune naturalean aurkitzen dira, baina betiere kutsatuak izateko arriskua dute. Horregatik, konferentzian parte hartzen duten kideen helburuetako bat da urautsi batzuk erreserba natural izendatzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo