GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Bidegi, bereizmen handiko autorretratua

Politikaren ironiak ezin asmatuzkoak dira batzuetan. Jose Luis Bilbao eta Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, bi-biak EAJkoak eta ahaldun nagusiak (bata, egun Bizkaikoa eta bestea Gipuzkoakoa izandakoa) izanagatik ere, gertaera igualen aurrean hitzez ezberdin jokatu dute. Metro Bilbao eta Bidegi, biak dira sozietate publikoak. Eta Metro Bilbao-ko azken kudeatzaileen -PSEkoak- kontratu blindatuengatik eta kargugabetzean kalte-ordain itzelak eskatzeagatik, «jokabide gaitzesgarri, iraingarri eta ezmorala» legez salatu zituen publikoki. Bidegin, Txabarriren agintepean, milioi bat euroko kalte-ordainak zituzten lau kontratu blindatu egin ziren. Eta orain jakin denez, kargugabetuak epaitegietara jotzeaz gain, sozietate publikoarenak ziren autoei erabilera partikular bat eman zioten, nahi bestetan eta modu esklusiboan. Diru publikoarekin ordaindu dute auto horien gasolina, mantentzea, garbiketa... lehenago lotsagabeak ziren kontratuak nahiko izan ez-eta, gainera, gainsoldata berezi hau.

900 milioiko zor itzela utzi, alderdiaren sokako zuzendariak kontratatu eta blindatu, denok ordaindutako autoak noranahiko eta nahi bestetan erabili... Ez dugu Txabarri «jokabide gaitzesgarri, iraingarri eta ezmoral» batez deus esaten aditu, ezta EAJ ere. Eta ez da halakorik espero. Isiltasun horrek, baina, asko esaten du. Bereizmen handiko autorretratua da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo