GARA > Idatzia > Euskal Herria

AHTren iruzurraren ondoren, Madrilek ohiko trena kenduko du Nafarroan

Nafarroako AHT linea Aragoirekin eta EAErekin loturarik gabe uztea erabaki ondoren, Gobernu espainolak ohiko trenak ere murriztu nahi ditu. Iruñea-Castejon eta Castejon-Zaragoza distantzia ertaineko trenak ezabatzeko asmoa du Sustapen Ministerio espainolak.

p019_f01.jpg

Martxelo DÍAZ | IRUÑEA

Estatu espainolak Iruñea-Castejon eta Castejon-Zaragoza tren lineak kendu nahi ditu, diru galerak eragiten dituztela-eta. Hori dio Sustapen Ministerio espainolaren menpeko Ineco aholkularitza taldeak prestatu duen txosten batek, «El Pais» egunkariak atzo plazaratu zuenez.

Informazio horren arabera, Iruñea eta Castejon arteko trenbidea 25.000 bidaiarik erabiltzen dute urtean, eta 783.818 euroko galera eragiten du. Castejon eta Zaragoza arteko trenbideak, berriz, 69.000 bidaiarik erabilita, 650.000 euroko galera eragiten du.

Horiek horrela, Gobernu espainolaren asmoa aurrera badoa, Nafarroan trenbide konbentzionaleko distantzia ertaineko linea bat baino ez da geldituko, Iruñea eta Gasteiz lotzen dituena. Horrekin batera, Castejondik abiatuta, Errioxan barrena Logroñora heltzen den linea mantenduko litzateke. Nafarroan aspalditik ez da aldirietako tren zerbitzurik.

Trenbide hauek kentzeko Madrilek erabili duen argudioa da bidaiari gutxi eta diru galera handiak dituztela. Nafarroako bi trenbide hauekin batera, estatu osoko beste 47 linea era bertan behera utziko ditu Madrilek.

Renfek, berriz, tren zerbitzu hauek «arrazionalizatzeko» lanean dabilela erantzun zuen ohar baten bidez, betiere, zerbitzuok mantentzeko helburuarekin.

Dena den, gastuak murrizteko helburua indarrean dagoela onartzen du Renfek eta bidaiariek distantzia luzeko trenak erabiltzeko aukera izango dutela nabarmentzen du prentsa oharrean. Ordutegiak hobetzeko eta tren txikiagoak lanean jartzeko asmoa ere aipatzen du.

Renfek eman dituen datuen arabera, egun, estatu espainolean, trenen %51,7 bidaiarien %16ren zerbitzura daude. Horrez gain, saltzen den txartel bakoitzeko estatuak 371 euro ordaintzen ditu, eta bidariak, aldiz, 11 baino ez, Renfek dioenez.

AHTren iruzurraren ondotik

Gobernu espainolak AHTren «Nafarroako korridorea» Aragoi eta «Euskal Y»-arekin lotzeko konpromisoa beteko ez duela iragarri berri duenean plazaratu da distantzia ertaineko lineak desagertuko diren mehatxua.

Halere, Yolanda Barcinak zuzentzen duen Nafarroako Gobernuak egitasmo honekin segitzeko asmoa adierazi du, nahiz eta 675 milioi euroko aurrekontua duen egitasmoa edukiz erabat hustuta dagoen jada. Eta ez hori bakarrik, horrekin batera, arlo sozialetan murrizketa larriak egiten ari direla ere aintzat hartu beharrekoa da. Luis Zarraluqui Nafarroako Sustapen kontseilariak egitasmo hau «pribilegiotzat» jo zuen, ordea, beste erkidegoetan horrelakorik ez delako egingo, eta azkenean Estatuak diru guztia itzuliko duela nabarmendu zuen.

ana pastor

PSNko diputatu Juan Moscosok iragarri du Ana Pastor Sustapen ministro espainolaren agerraldia eskatuko duela Kongresuan, Nafarroan AHTren loturak ez egiteko erabakiari buruzko azalpenak eman ditzan.

Bildu reclama que se paren ya las obras del TAV

Los parlamentarios de Bildu Bakartxo Ruiz y Maiorga Ramírez anunciaron ayer que presentarán una propuesta de declaración institucional en la que se instará al Gobierno de UPN a que suspenda las obras del llamado «corredor navarro» del TAV, que Yolanda Barcina quiere continuar a pesar de que Madrid no llevará a cabo las conexiones con Aragón y con la Y vasca.

Ambos destacaron que no tiene ningún sentido gastar 675 millones de euros en un proyecto no responde a las necesidades de la ciudadanía navarra, especialmente mientras se están llevando a cabo drásticos recortes en materias sociales. Asimismo, subrayaron que la política de grandes infraestructuras sin utilidad social que ha impulsado UPN ha sido catastrófica para la economía navarra. Esta propuesta se debatirá en la Mesa y Junta de Portavoces del lunes.

El secretario general del PSN, Roberto Jiménez, por su parte, aseguró ayer que la decisión de limitar el proyecto del TAV al tramo Castejón-Iruñea sin tener garantizadas las conexiones supone «una bajada de pantalones del Gobierno de UPN, ya que el corredor navarro es todo uno y no cabe hacer fragmentitos». M.D.

uxue barkos

Geroa Bai taldeko diputatu Uxue Barkosen arabera, Iruñea-Castejon AHTren linearekin jarraitzea «erokeria da», are gehiago ohiko trenen linea ere ezabatzeko asmoa baldin badute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo