GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ahora! Astea abiatuko da Tolosan, igandean, Kilometroak-en aperitifa

GARA | TOLOSA

Urrian izango da Kilometroak jaia Tolosan, baina Laskorain Ikastolak ekitaldi ezberdinez jositako egitarau zabala prestatu du data horri begira giroa berotzeko, etzi hasita. Patinaje festa batekin girotuko dute igandea, eta aste osoan «Tolosako Euskal Idazleak» erakusketa izango da ikusgai. Astelehenean, hitzaldia eskainiko du Kike Amonarrizek, eta asteartean, poesia emanaldia izango da.

Udal txistulari bandaren urteurrena, alkohol kontsumoaren prebentziorako saioa eta «Hautsitako bost kamara» filma iragarri dituzte, eta bigarren asteburuari begira sardina jatea eta Bonberenea txarangaren kontzertua ere badakar egitarauak. Izan ere, ostiralean, maiatzak 24, taulara igoko dira Aiora (Zea Mays), Aitor Gorosabel (Su ta Gar), Francis (Doctor Deseo) edota Pirritx, Porrotx eta Marimotots, besteak beste. Txapin festa eta Tolosa Kantari eta dultzaineroen agerraldia ere prest dago hilaren 25erako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo