GARA > Idatzia > Euskal Herria

UEUk udako 41 ikastaro eskainiko ditu sei jakintza arlotan

GARA | BILBO

Lau hamarkadetan egindako lana ospatu zuen iaz UEUk, eta aurten «erronka horri eutsi» eta 41 udal ikastaro aurkeztu berri ditu. Uztailaren 1etik 24ra izango dira, eta horietatik 20 Eibarren, UEUren ikastetxe nagusian, beste 11 Iruñeko Jaso Ikastolan, 9 Baionako IUT unibertsitatean, eta beste bat Gernikako Astran.

Ikastarook sei jakintza arlotan banatuta daude: artea eta musika, giza-zientziak, ingeniaritza eta teknologia, osasun zientziak, zientziak eta gizarte zientziak, eta azken hori jakintza adar nagusia izango dela nabarmendu dute.

Izena emateko epea zabalik dago. UEUren webgunean informazio zehatza dago, baita langabe eta jubilatuentzako beherapenei eta Bizkaiko Diputazioaren eta udalen laguntzei buruzkoa ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo