GARA > Idatzia > Mundua

Sakanako udalek Israeli boikot «aktiboa» egiteko deialdia egin dute

Sakanako udal ordezkariek eta alkateek Israeli boikot «aktiboa» egiteko deia egin dute Arbizuko udaletxean eginiko agerraldian. Bertan izan zen Adel Mohamad Abou Salem errefuxiatu palestinarrak boikota bezalako ekimenek duten balioa nabarmendu zuen.

p022_f02.jpg

GARA | ARBIZU

Altsasu, Lakuntza, Iturmendi, Arbizu, Uharte Arakil, Etxarri, Arruazu, Bakaiku eta Olatzagutiko udal ordezkariek eta alkateek Israeli boikot «aktiboa» egiteko eskatu zuten asteartean Arbizuko udaletxean eginiko agerraldian. Bertan, Adel Mohamad Abou Salem errefuxiatu palestinarra izan zen.

Libanon jaio zen 1970. urtean, Saida izeneko hiriaren ondoko Ein El-Hilweh errefuxiatu eremuan. Egun Nuwat Elkartasun Zentroko zuzendaria da, baita Gizarte Garapenerako Agentziako administrazio kontseiluko kide eta Palestinar Ingeniarien Elkarteko lehendakariordea ere.

Euskal Herriak Palestinarekiko azaldu duen elkartasunaz gain, boikot, desinbertsio eta zigor (BDS, ingelesez) ekimenek duten garrantzia nabarmendu zuen. Hala, udalek eta herritarrek bide horretan eman ditzaketen pausoak eskertu zituen.

Udaletxean bildutako zinegotziek eta alkateek banan-banan sinatu zuten BDS nazioarteko kanpainarekin bat egiten dutela dioen adierazpena.

Elkartasun horren adierazle gisa, 2005. urtean Arbizuko herria Marda palestinar herriarekin senidetu zela gogora ekarri zuten. 2009an, berriz, Internazionalista Eguna antolatu zuten, eta iaz bailarako hainbat udalek BDS kanpainaren alde egin zuten. Bide horretan, «BDSri lotuz, Palestina askatu» ekimena abian ipini dute. «Palestinarrek duela zenbait urte nazioarteari eskaturikoa aintzat hartuz, Israelen aurkako BDS ekimena berresten dugu. Udaletxeen eskumenen baitan dauden eremuetan, hala nola arlo instituzionalean, kulturalean edo kirolari dagokionean, boikot aktiboa egiteko konpromisoa hartu dugu. Udal eremu guztietan egon daitezkeen adierazpen sionista guztiak eteteko konpromisoa berresten dugu eta Sakanako herritarrei Israelgo produktuak ez erosteko deia egiten diegu», plazaratu zuten irakurritako agirian.

Arbizuko adierazpena azken egunetan Palestinaren egoera salatzeko antolatu duten egitarauaren barruan dago.

Bihar, Elizondon, Euskal Herria-Palestina Eguna ospatuko da. Abou Salemek berak eta James Petras adituak «Inperialismoa, sionismoa eta apartheida» hitzaldia emango dute 11.00etan. Ondoren, 12.00etan, euskal presoen eta preso palestinarren eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute.

elizondon

Baztango eragile kultural, sozial eta politikoek bihar Elizondon 10.00etatik aurrera ospatuko den Euskal Herria-Palestina egunean parte hartzeko gonbita luzatu dute.

Israel cierra la mezquita de Al-Aqsa

La Policía israelí suspendió ayer las visitas de los no musulmanes a la Explanada de las Mezquitas de Jerusalén Este, ocupada y anexionada, anunció su portavoz Micky Rosenfeld. «La decisión se tomó a raíz de los incidentes de las últimas 48 horas y se adoptaron medidas para prevenir incidentes en el monte del Templo», el nombre con el que los judíos denominan la Explanada, declaró a AFP.

El miércoles se produjeron enfrentamientos en la entrada del casco antiguo entre palestinos y policías durante las conmemoraciones de la Nakba, que supuso el éxodo forzoso para 760.000 palestinos y la creación del Estado israelí. Las fuerzas israelíes arrojaron gases lacrimógenos y pelotas de goma contra los manifestantes que exigían el retorno de los exiliados.

El ministro de Comunicaciones de Jordania, Muhammad Momani, condenó la actuación israelí. Informó que el ministro de Exteriores jordano, Hussein Majali, llamó al embajador israelí para entregarle una carta dirigida al primer ministro, Benjamin Netanyahu, en la que Jordania expresó su malestar por lo ocurrido en la mezquita de Al-Aqsa y la detención del mufti de Jerusalén.

El secretario general de la ONU, Ban Ki-moon, llamó por teléfono a Netanyahu, a quien trasladó su «preocupación» por las restricciones impuestas al acceso a lugares de culto y le urgió a cumplir sus obligaciones para el derecho internacional humanitario. Asimismo, reclamó respeto para la libertad de culto de «todos los creyentes». En una conversación paralela con el presidente de la Autoridad Palestina, incidió en la importancia de crear las condiciones que conduzcan a la reanudación de unas negociaciones. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo