GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Bego Zuza Zabalegi | Hernaniko Zero Zabor.

Ehun eta ehun, berrehun. Gora Astiarra!

Apirilaren 2an martxan jarri zuten Astigarragan hondakinak gaika biltzeko sistema berria: atez ate biltzen hasi, eta hasi eta berehala, %85,5 gaika biltzeko gai izan dira.

Duela hilabete batzuk `Astigarragaren usaina'-ri buruz idatzi nuen, Hernanin Zero Zabor taldearen izenean. Minduta idatzi nuen. Astigarragarekin dudan maitasun harreman horrek poltsak balkoietatik zintzilika ikusteak mugitzen duen tristura sentimendutik. Hernanin hiru urtez frogatuta genuen sistema. Emaitzak ezagunak ziren....

Orain, zer esan... Hernanin baino are emaitza hobeak lortu dituztenean? Oso pozik gaudela Astigarragako jendeak, zailtasun horien guztien gainetik, lortu duelako errefusa %14,5era gutxitzea. Astigarragak ere, Hernanik eta Urnietak bezala, errauste plantaren mamua gainean izan zuen. Ondoren, Zubietara bidali zuten errauste planta, baina Astigarragak lortutako emaitzekin errauskailuaren mamuari ateak ixten dizkio.

Ez genuen nahi Astigarragan edo Hernanin errauste plantarik, eta ez dugu nahi ez Zubietan ezta Txingudin ere. Horregatik hartzen dira konpro- misoak, eta Astigarragak konpromiso horri tinko heldu dio.

Astigarragako udal agintariek erakutsi duten ingurumenarekiko konpromisoarengatik zoriondu nahi ditugu. Eskerrak eman ere Zero Zabor taldearen inguruan, milaka argudiorekin lortu dutelako pixkanaka-pixkanaka Astigarragako jendea zero zabor bidean jartzen.

Ez al da hau une egokia Astigarraga, Hernani, Usurbil, Orendain... errefusa hondakinen %20ra jaistea lortu dugun herrietako udalek elkar hartu eta UEMA berri bat sortzeko? Hondakinetan ondo ari garen herrion elkartea?

Maiatzean gaude, eta Astigarragako balkoiak loretan daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo