GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Beizamakoak bolada bikaina darama

Aurkitu du bere lekua

Atzelaria da azkenaldian partidarik gehien jokatzen ari den pilotarietako bat, emaitza bikainekin gainera.

p045_f01_148x116.jpg

Jon ORMAZABAL

Urrun, nahikoa urrun geratu dira 2006. urteko Buruz Burukoan Martinez de Irujo horren estu hartu eta gero jasotako laudorio eta loreak. Urteak dira baita ere txapelketa nagusietan lekurik ez duela, 2009ko Manomanistan hartu zuen parte azken aldiz, baina pilotaren alderik ilunenak ezagutu eta gero, bere ibilbideko unerik gozoenetako bat bizitzen ari da Kepa Peñagarikano azkenaldian. GARAri aitortu zionez, «nire lekua topatu dut bigarren eta lehen maila arteko partida horietan, eskuetatik ondo nago eta horrek ematen duen konfiantzarekin emaitza onak batzen ari naiz eta horrekin oso gustura».

Zenbakiek gutxitan esaten dute gezurrik, eta alor horretan, bere mailako pilotarien artean, onena izaten ari dela erakusten dute. Izan ere, urtea hasi zenetik, 11 partida jokatu ditu Kepa Peñagarikanok eta horietako bi baino ez ditu galdu, hau da, %81,81ko batez bestekoa darama. Dena dela, txapelketetan parte hartzeko bere garaia pasatu dela onartuta, jokatutako partiden kopuruak izan dezake garrantzi handiagoa.

«Gauzak dauden bezala, jaialdiak saltzeko dauden eragozpenekin, enpresak dena begiratzen du, nor dagoen jokoz ondo, nor den garestiagoa... gu merkeenetakoak izango gara eta horregatik partida asko jartzen dizkigute», azaldu zuen, barrez, Beizamako atzelariak. Bere mailan egon daitezkeen enpresako atzelariekin konparaketa egingo bagenu, aurten Laskurainek berak baino partida bat gehiago darama jokatuta eta Pascualek bi gutxiago. Iaz aldiz, bera izan zen hiruretan gehien jokatu zuena, alde nabarmentxoarekin gainera. Izan ere, 2012an 62 partida jokatu zituen Beizamakoak, 57 Soraluzekoak eta 43 Abartzuzako nafarrak.

Etapa berria

Kepa Peñagarikanoren kasua, gainera, oso berezia da, duela bi urte, Asegarcek kontratua berritzeko asmorik agertu ez zionez, pilota profesionala utzi eta suhiltzaile izateko oposizioak prestatzen hastekotan aritu baitzen. Azken orduan, ordea, Asperen eskaintza heldu zitzaion, hura onartu eta ezin esan gauzak gaizki joan zaizkionik.

«Hasieratik banekien ez nuela txapelketa handietan eta lekurik izango, Aspera pasatu nintzenetik argi neukan nire helburua ahalik eta partidarik gehien jokatu eta ahal nuen mailarik onena ematea zela». Lehen erronka hori zinez bete du, eta esan daiteke, gaur egun horren urria den «enpresako pilotariaren» rola ezin hobeto betetzen ari dela, behar den lekuan maila emateko moduan.

«Jendeak estelarrei ematen die garrantzirik gehien, baina lehen partidak ere politak izaten dira. Aurreko ostiralean esaterako, lehen eta bigarren mailako pilotarien arteko nahasketa bat prestatu zuten, Titin eta biok Apezetxearen eta Zabaletaren aurka Donostian, eta partida ederra irten zen eta zaleak gustura geratu ziren», nabarmendu du -errioxarrak eta gipuzkoarrak 22-21 irabazi zuten-.

Jokatzearena ez zen, ordea, Aspera pasa zenean bere buruari jarritako erronka bakarra, jokoan ere hobetzekorik bazuela iritzita, lan horri ere ekin zion. «Posturetan eta, aspalditik bizio txar batzuk hartuta nituen eta Jokin Etxanizekin entrenatuz horiek hobetzen saiatu gara. Bolada onak izaten ditut eta beste batzuk txarragoak, baina onetan pilotari altura gehiago ematen eta gehiago gozatzen dut».

Danel Elezkano eta Aitor Mendizabalek jokatu beharreko Promozioko finalerdia atzeratu denez, asteburu honetan Aspek jaialdi bakarra antolatuko du eta Kepa Peñagarikanori atseden hartzea egokituko zaio eta bere hurrengo helburua, aurkitutako toki hori babestea izango da. Datorren hilabetean agortzen zaio Asperekin duen kontratua eta «enpresak oraindik ez dit ezer esan». Hori bai, kantxan harreman hori luzatzeko motiboak eman dituela uste du Kepa Peñagarikanok.

Ezkurra sufrió un tirón en el gemelo

Koteto Ezkurra y Ion perdían por la mínima, 26-27, ante Zeberio y Etxeberria III ayer por la tarde en Galarreta cuando el delantero de Doneztebe se resintió de un tirón en el gemelo derecho. Ezkurra no volvió a salir del vestuario y el partido se suspendió. Una pena viendo cómo iba el marcador y el encuentro, muy igualado entre los cuatro remontistas. Habrá que ver la evolución de la lesión en los próximos días. Conocedor de que seguir jugando no haría sino empeorar la lesión, Ezkurra prefirió suspender y tratar de recuperarse lo antes posible.

El encuentro estaba teniendo muchas alternativas y mucha igualdad, primero mandaban unos y luego respondían otros. Los azules fueron los primeros en adelantarse, pero hubo muchas vueltas, del 2-5 se pasó al 11-8, al 13-16, al 17-21 y, tras un parcial de 6-0, los colorados volvían a ponerse por delante 23-21. Los azules volvieron a dar la vuelta al marcador para adelantarse 25-27 y en el 26-27 se produjo la lesión de Ezkurra. Muchas alternativas en un partido sin dueño y en el que podía pasar de todo y que se vio interrumpido. GARA

koNtratua

Datorren hilabetean amaitzen zaio Peñagarikanori Asperekin duen kontratua eta enpresak oraindik ez omen dio ezer esan. Dena dela, Beizamakoak gauzak ondo egin izanaren ustea dauka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo