GARA > Idatzia > Kultura

Sukarrietako koloniak kultura ondare izendatzeko eskatu diote Lakuari

GARA | BILBO

Busturialdean Lan eta Bizi ekimeneko partaideek (EHNE, ELA, LAB, Busturialdeko Sortu, Aralar, Gernika-Lumoko Ekologia lan taldea, Zain Dezagun Urdaibai eta Ieup! gazte taldea) Sukarrietako Eskola Kolonia kultura ondare bezala babestua izan dadin eskaera egin diote Lakuako gobernuari.

Batetik, EAEko Auzitegi Gorenak ondare babesa argudio administratibo batengatik baliogabetu zuenean Bizkaiko Diputazioak eta Sukarrietako alkateak «erakutsitako poza» salatzen dute. «Ez da ulertzen herriko kultura ondarea babestua ez izanak nola barregura edota poza eragin ahal duen», esan zuten. Bestalde, eskaera egiten dute epai horren espedientea berriro irekitzeko, edo zabalik balego, berpizteko, koloniak berriro ere Euskal Kultura Ondare orokorraren zerrendan sartzeko.

Eskaera honen aldarrikapena egiteko eta jende gehiagoren babesa lortzeko, ekainaren 13an, urtero San Antonio egunean kolonia ondoan ospatzen den erromerian jaia eta eskakizuna uztartuko dituzte. Busturialdean Lan eta Bizi ekimeneko partaideek deia egin dute bertara hurbildu eta ondarea babesteko ekimenetan parte hartzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo