GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

telebista

Akira Tokuhiro, Canal Vasco-ETB Sat lehiaketaren irabazlea

Akira Tokuhiro, Canal Vasco-ETB Sat lehiaketaren azkeneko edizioko irabazlea izan da. Euskal Telebistako nazioarteko kateak urtero antolatzen du lehiaketa, eta irabazleak Euskadira hamar egunerako bidaia du sari modura, gastu guztiak barne. Tokuhiro jauna euskal kulturan aditua da, eta Bilbora egin zuen bere lehenengo bisita 1988an izan zen. Tokuhiro Ingeniaritza Mekaniko eta Nuklearreko irakaslea da Idahoko unibertsitatean eta Euskal gizartea ondo ulertzen duela dio, bere izaera industriala eta aurrerakoia dela eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo