GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ernaiko beste bozeramaile bat auzipetu du Auzitegi Nazionalak

GARA | DONOSTIA

Topatu.info atariak jakinarazi zuenez, Auzitegi Nazional espainolak Irati Sienra, Ernai gazte antolakundeko bozeramailea, inputatu du, orain bi hilabete Urduñan ospatu zen Gazte Danbadan egindako adierazpenengatik. Iturri hauek argitu dute Sienrari «terrorismoari gorazarre» egitea leporatzen diotela Xabier Lopez Peñaren heriotza salatzeko esandakoa oinarri hartuta eta datorren ostiralean deklaratuko duela.

Apirilaren amaieran Ernairen webgunea ixteko agindu zuen auzitegi berak eta Mikel Button bozeramailea inputatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo