GARA > Idatzia > Kultura

Busturialdean Lan eta Bizi-k Sukarrietako Udalaren jarrera aldaketa susmagarritzat jo du

GARA | DONOSTIA

Sukarrietako Udalak, Bizkaiko Aldundiarekin batera, bertako koloniak Kultur Intereseko Ondare izendatzeko eskaerarekin bat egin izana «itxurazko babes-eskaera bat baino ez» dela salatu du Busturialdean Lan eta Bizi plataformak. Euren esanetan, «ezin da ulertu zergatik eskatzen den eraikin osoaren babesa soilik eta ez multzo osoarena». Izan ere, Lakuako Kultura Sailak 2011n Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean adierazten zuen bezala, «programa arkitektoniko bereizezinak» dira Ricardo Bastidaren eraikina eta inguruko lorategia eta gainerako osagaiak.

Plataformako kideek Aldundiak eta Udalak inbentarioko inskripzioa indarrik gabe utzi zuen epaiaren aurrean «erakutsitako poz basati eta arrarotik hasi eta itxurazko babes-proposamen honetaraino» jarrera «anbiguoa» dutela salatu zuten, eta gaineratu zuten jarrera horrek pentsarazten diela aitortu ezin diren helburuak ezkutatzen dituztela».

Horregatik guztiagatik, plataformak herritarrei dei egin die ostegunean, San Antonio egunez, Koloniaren ondoan dagoen San Antonio ermitara joatera eta bertan, jai giroan, Eskola Kolonia Euskal Kultura Ondare Orokorraren Inbentarioan sar dezatela aldarrikatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo