GARA > Idatzia > Kultura

ekoizle berria

The Cure taldeko produktoreak Zea Maysen disko berria ekoitziko du

Datorren uztailaren 15ean, Urdulizko Tio Pete estudioan sartuko da Zea Mays bere zazpigarren diskoa grabatzera. «Oso zirraragarria da guretzat esatea oraingo honetan produktore batekin lan egitea erabaki dugula eta lan hori egiteko Dave M. Allen produktore ingelesa gurekin egoteko zortea izan dugula». Dave M. Allen oso ezaguna da The Cure taldeko lanik arrakastatsuenak ekoitzi dituelako, esaterako, «Disintegration» eta «Kiss me, Kiss me, kiss me» diskoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo