GARA > Idatzia > Kultura

argitalpenak

Joxe Zapirainen bertso-malkoak, liburu batean

Zornotzako Udalak 2011ko Aita Santi Onaindia literatura beka irabazi zuen liburua argitaratu du. Pio Perez Aldasoro (Pasai Donibane 1963) Gizarte Antropologian doktorea da eta memoriaren antropologiaren inguruko auziak izan ditu ikerketagai. Oroimena lantzen ari zela Errenteriako Joxe Zapirainen bertsoak aurkitu zituen, eta harrigarria iruditu zitzaion bertsolaria kantari hasi zela, negarrari eman beharrean, jakin zuenean bi seme fusilatu zituztela Ondarretako espetxean. Hor sortu zitzaion «Joxe Zapirainen bertso-malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez» liburua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo