GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Imanol Esnaola | Lasterkaria. Oiartzun

Lasterbidean, Hatortxu, arnasberritzen

Berrikuntza sozialaren bidetik mundua aldatzen doala ikusten ari gara. Plaza batean elkartutako lagunak egoera bidegabeen salatzaile eta eraldatzaile izan dira munduko hainbat tokitan. Zorionez, gurean ere bada bide hori urratzen ari denik. Beharrik! Euskal Herrian bizi izan ditugun, eta egun oraindik odoletan bizi ditugun, urraketa guztien artean ezkutukoenak komisaldegian, espetxeetako ziegan edo deserri gorrian gertatzen dira.

Azken asteetan Lasterbidean edo Hatortxu Rock moduko ekimenek auzi zahar bezain mingarriak bide berrietatik gizarteratzea lortu dute. Hedabideetan harrabots handirik gabe, baina ehoziritan jositako lankidetzaren bitartez, milaka lagun bildu dira, nork berea ekarriz. Sareak sareekin josiz; gonbidapenak, laguntza eskaerak eta eskaintzak; kantuak sortzen eta kantuok nork berean emanez. Ekintza, lankidetza, partaidetza kate luze bat osatzea lortu dute. Ez da udaberriari ongi etorri esateko izan, sufritzen duenaren ondoan jartzeko baizik.

Eskertzekoa da antolatzaileek lana denon artean egina izateko eman diguten aukera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo