Jazza
Aramak eta Ordiziak hartuko dute Goierriko Jazzaldiaren lehen edizioa
Goierriko Jazzaldiaren lehen edizioa datorren uztailaren 6an ospatuko da Araman eta Ordizian. Hain zuzen ere, irabazi asmorik gabeko Arama Jazz elkarteak antolatu du I. Goierriko Jazzaldia. Jazz musika sustatzea eta Goierriko Jazzaldia bezalako ekitaldiak antolatzea du helburu Arama Jazz elkarteak. Jazzaldiari Ordiziako Barrena parkean emango zaio hasiera, eguerdiko hamabietan Jolasjazz taldeak eskainiko duen emanaldiarekin. Arratsaldean, berriz, Hasier Oleagak gidatutako Cantus Caterva egitasmoa izango dugu Araman besteak beste.