GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Erronka» abentura proba, Kilometroetan gazteei zuzendutako nobedadea

p013_f01.jpg

GARA |

Aurten Tolosan ospatuko den Kilometroak jaiak «Erronka» deitutako nobedadea dakar, abentura eta dibertsioa nahastuko dituena. Jendaurrean atzo aurkeztu zen ekimena eta, adierazi zutenez, 14 eta 16 urte arteko gazteek izango dute parte hartzeko aukera. Urriaren 6ean, alegia, «Ahora» lemapean aurtengo Kilometroak ospatuko den egunean bertan, jokatuko da «Erronka» norgehiagoka.

Gipuzkoako ikastoletako ikasleak izango dira jokoan dagoen sari potoloa irabazteko lehiatuko direnak. Aitor Elduaien «Erronka» ekimeneko antolatzaileak eta Laskorain ikastolako ikasleek parte hartzera animatu zituzten gazteak atzoko aurkezpenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo