GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

harri-jasotzea

Aimar Irigoienek txapelak pilatzen jarraitzeko beste aukera bat izango du

p042_f02_47x60.jpg

J.L.

Aimar Irigoien da bihar Usurbilen 18.30ean jokatuko den Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa irabazteko faborito nagusia eta bakarra. Errezildarrari ezustekorik gertatu ezean, txapela beretzat izango da.

Hortik atzera, borroka gogorra izango dute parte hartuko duten beste hiru kirolariek. Izeta III.a, Izeta IV.a eta Telleria II.a neurtuko dira. Gauzak normal joaten badira, hiruren artean bigarren postua egongo da jokoan, eta hutsik txikiena garesti ordainduko dute; izan ere, oso zaila izango baita hiru horientzat Aimar Irigoien gainditzea.

Kirolari bakoitzak 125 kiloko zilindro berria, 112,5 kiloko kubikoa eta 100eko bola erabili beharko ditu. Bakoitzarekin lanean aritzeko hiru minutuko txanda bana izango dute. Lau partaideetatik Izeta III.a da 30 urtetik pasata dagoen bakarra, beste guztiak hortik behera baitabiltza. Hala ere, txapelketa honetarako ez da berririk animatu, parte hartuko dutenak gazteak izan arren, jadanik eskarmentu handikoak baitira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo