Bilboko 7katu gaztetxeak proiektua bultzatzeko «babes sarea» sortu du
GARA | BILBO
Bilboko 7katu gaztetxeak proiektua babesteko «babes sarea» sortzeko ekimena jarri du abian. Batetik, Bilbon zein Euskal Herrian gaztetxearen huste arriskuaren berri eman nahi dute, eta, bestetik, herritarrak gaztetxearen defentsa aktiboan inplikatzea lortu nahi dute.
Azken bi urteotan gaztetxeko ordezkariak eta eraikineko jabeak negoziazio prozesu batean murgilduta egon dira. Hala ere, gaztetxeko kideek salatu dutenez, orain hilabete batzuk jakin dute, «Bilboko Udalaren presioak tarteko», jabeek edozein balizko akordiori ezezkoa eman diotela, negoziazioari ateak itxiz.
Gaztetxeko webgunean ezagutu ahal izango dira eguneroko agendaren zehaztasunak, baita babes kanpaina berri honen inguruko azken berriak ere.