GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Zubiaurretarrak omentzeko haien argazkiak erakutsiko dituzte Garaiko eraikinetan


GARA | GARAI

Aurten Valentin Zubiarre margolaria eta Ricardo Gutierrez Abascal, Juan de la Encina bere koinatu eta arte kritikaria hil zirela 50 urte betetzen direla-eta, Zubiaurre sendia omentzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte elkarlanean urtean zehar Garaiko Udalak eta Gerediaga elkarteak. Hurbilena, larunbat honetan bertan izango da, Garaiko eraikin ezberdinen aurrealdeetan egingo den «Zubiaurretaren begietatik» argazki erakusketa irekiko baita. Zubiaurre anaia margolariek XX. mende hasieran Bizkaiko Garai herrian bertan hartutako formatu handiko hamabi argazkik osatzen dute erakusketa. Erakusketa ofizialki inauguratu aurretik, familiari omenaldia egingo zaio Elizabarrin, 12.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo