GARA > Idatzia > Euskal Herria

Errenteriarrek zaborren arazoa landu eta proposamenak aurkeztu dituzte

Hamar hilabete, 35 kide, 800 bizilagun... Errenteriako Hondakinen Taldekoek azaldu dutenez, ez dira zenbaki hutsak, eztabaida, sentimendu, irri eta gogoetak biltzen baitituzte. Mamitu duten proposamena bere egin du Ingurumen Aholku Kontseiluak eta Udalaren eskuetan da.

p012_f01.jpg

Maider IANTZI |

Errenteriako Ingurumen Kontseiluaren barrenean -biztanleriak parte hartzeko organo bat, nahiz eta formalki Udalarena ez izan, bertako talde politikoen ordezkaritza bat duena- Hondakinen Taldea sortu zen 2012ko urrian, hiriko zaborren arazoari irtenbide bat emateko. Ordutik, etenik gabe jardun dute asteartean aurkeztu zuten proposamena lantzen. Prozesua abiatu zutenetik, 35 bat lagun aritu dira, era batera ala bertzera, lantaldean. «Sexu, ideia eta errealitate ezberdinetako bizilagunak, guztiok, ordea, xede bera izanik: hausnartu eta udalerriko errealitateari egokitutako irtenbide errealak eta zehatzak ematea».

Auzo guztiak bitan bisitatu dituzte bertako bizilagunekin egoteko. Parte-hartzea dinamizatzen ibili den Izadi 21 enpresako Aitor Gonzalezek GARAri kontatu dionez, urtarrilean hiriko hondakinen egoera agertu zuten eta maiatzean, aldiz, lantaldearen proposamena aurkeztu zuten guztien artean osatzeko asmoz. Tartean hitzaldi eta mahai-inguruak egin dituzte.

Gonzalezek nabarmendu duenez, taldearen nahia zaborren gaiaren inguruan «jendea kontzientziatzea» izan da. Herritarren erantzuna beti baloratu dute positiboki, nahiz eta hasieran «pixka bat kezkati» sumatu zituzten. «Zalantza asko zituzten, batez ere hondakinen gaia `politikoki oso kutsatua' dagoelako. Auzokideek errezeloa zuten ea taldekideak atez ateko proposamena zabaltzera zihoazen ala ez, baina gero ikusi zuten Errenteriako bizilagunek osatutako taldea dela eta honen nahia hondakinen arazoa konpontzea dela, eta ez sistema baten aldeko apustua egitea. Hori ikusi eta oso baikorki baloratu dute, herritarrek herritarrentzat egindako lana delako».

Irizpide edo ideia sorta

Asteartean Ingurumen Kontseiluari, Julen Mendoza alkateari eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziari aurkeztu zioten proposamena irizpide edo ideia sorta bat da, hiru epetan sailkatua. Bertzeak bertze, epe motzean (2013-2015) taldeak lehenbailehen 1997ko hondakinen gaineko ordenantza berritzeko beharra azaltzen du, Europatik datozen zuzentarauetara egokituz eta hondakinen arabera ordutegiak moldatuz. Birziklapena gaika ahalbidetzen duen sistema bat jartzeko eskatzen du eta, batez ere, gai organikoak bereizteko sistema egokitzeko. Bosgarren edukiontzia jartzea da bere hautua, betiere identifikatua eta derrigorrezkoa bada. Halere, hiria ezaugarri desberdinak dituzten auzoek osatzen dutenez, toki bakoitzean bertarako aukera egokiena erabakitzea ongi ikusten du.

Irailean segituko du lanean, bizilagunen eta Udalaren erantzunari jarraipena egiteko. Bertako Ingurumen zinegotziak jakinarazi duenez, Udalean eztabaida nola artikulatu ikusi behar dute orain, taldeak helarazi dien dokumentuari erantzuteko konpromisoa betetzeko.

Ekologistak Martxan pide que se aplique ya el acuerdo para el quinto contenedor en Bilbo

La Comisión de Residuos de Ekologistak Martxan se congratula de que «por fin» Bilbo se una a las poblaciones que apuestan por el compostaje. Tratándose de la ciudad en la que vive un tercio de la población de Bizkaia, lo valora como «un paso gigante» en el tratamiento eficiente, limpio y respetuoso con el medio ambiente de los residuos sólidos urbanos. Pero ahí acaba su lectura positiva del proyecto de recogida selectiva de basura orgánica a través del quinto contenedor, aprobado por el Pleno del Ayuntamiento tras la moción del grupo municipal del PSE. El grupo ecologista puntualiza que el objetivo de recoger un 4% del total de basura orgánica no es válido, y que la tardanza en tomar la decisión confirma «el deficiente hacer» de las instituciones públicas. Critica que la previsión para poner en marcha la iniciativa esté subordinada a la aprobación en 2015 del nuevo contrato de basuras, y pide que no se dilate más. Denuncia también que se priorice la incineradora de Zabalgarbi y que se infrautilice la planta de compostaje de Artigas. GARA

MOTIBATU

Hondakinen Taldeak hamar hilabetez jardun du lanean. Tarte horretan, bizilagunak proposamenaren parte egiten saiatu dira. Asmo horrekin, motibatzeko eta zalantzak argitzeko bi hitzaldi eta mahai-inguru egin dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo