Aritz Soloeta Garmendia | Otxandio
Egia ez balitz
Eskumako alderdien gerizpe izaten jarraitzen duen terrorismoa, herritar askok hainbat hamarkadatan beldurraren ondorioz salatzea ekidin duten errealitatea da. Stalinistek 1950eko hamarkadan Gulag edota maoistek 1970eko hamarkadan Pol Poten gehiegikeriak salatzea saihestu zuten errealitatea bezalakoxea, hain zuzen. Denboraren poderioz gauzatutako aldaketek, hau da, pauso txikiz lortutako aurreratzeek, milaka herritarren adore, kemen, ausardia edota borrokari ekiteko erabakiaren ondorio zuzen dira, ezbairik gabe. Aitzitik, alderdi horiek herritarrei eskaintzen dieten askatasun demokratiko guztien bermea, 1920eko hamarkadan praktikara eraman zen politikaren oinarrietara itzultzeko ahaleginak baino ez dira. Horrela bada, munduko hedabideek egiten dituzten irakurketa faltsuei muzin egiten badiegu, hindu, musulman edota kristau eskuindarrek, esaterako, duten programa politikoa berdina dela ohartuko gara; familia, arrazismo, konspirazio teoria edota nazionalismo eredu berberak, alegia. Herrialde europarretan, munduko egoerari buruz ezagutzen dugun irakurketa bestelakoa da. Bestalde, herrialde horien egonkortasuna, odolzale eta ongizate estatua defendatzen dutenen arteko gudaren kontakizun horretan beti gailenduko zaio eraldaketari.
Beraz, guzti hau egia ez balitz, munduaren egoera bestelakoa litzake, eta Jonan Fernandez bera ere Madrilen izandako azken elkarrizketatik Jon Anzaren heriotzaren inguruko xehetasun berriekin itzuliko zatekeen Euskal herrira.