UDATE
Bergarako gaztetxea, herri kultura sortzeko gunea
Hamahiru urte pasa dira behin kartzela zaharra izan zena gaztetxe bihurtu zenetik. Ekimen eta istorio ugariko urteak, zeintzuetan, besteak beste, bertan preso izan zen Michelle Angiolillo anarkistari buruzko liburu bat kaleratzeko gai izan dira. Gaztetxea askok pentsatzen dutena baino gehiago da.
Alvaro HILARIO
Hamahiru urte bete ditu aurten Bergarako gaztetxeak, garai batean herriko espetxea izan zena. Han egon zen preso Michelle Angiolillo anarkista, bere itzalaz bertan garaturiko hainbat proiektu ukitu dituena (Angiolillo liburutegia, «Germinal» fanzine literarioa edota izen bereko banaketa taldea).
«Gaztetxea» izen historikoari eusten badiote ere, ez da Bergarakoa herriko gazteek elkar ikusteko zein beren ekimenak garatzeko leku hutsa, mota eta adin guztietako jendearentzat zabalik dagoen askatasun eremua baizik. Gaztetxeetan ohikoak diren ekimenak (musika jaialdiak, esaterako) ez ezik, bestelakoak ere garatzen dira: hala nola, liburuen aurkezpenak, antzerki saioak edota saltsa tailerrak.
Esan behar dugu, bestalde, egungo gaztetxea dela hamahiru urte bete dituena, Bergarako gazte zein herri mugimenduak ibilbide luzeagoa duelako. Izan ere, 60ko hamarkadan kokatu behar ditugu aurrenekoaren hastapenak: urte haietan eta Elizak behatuta jaio zen Juventudes Parroquiales izeneko taldea. Beste herri askotan gertatu zen bezala, Elizari lotutako talde hura guztiz aldatu zen 80ko hamarkadan, lokala gaztetxea bihurtu zelarik. Urteak beranduago, baina, umeentzako katekesia emateko leku faltan zeudelako aitzakiaz lokala bueltatzeko eskatu zion Elizak Gazte Asanbladari.
Elizak epaitegira jo zuen, eta gaztetxea husteko agindua lortu zuen.
Horrela, 1992an, Ertzaintzak gazteak joanarazi egin zituen. Aro berri baten hasiera izan zen hura, zortzi urteko etapa, batere ona izan ez zena.
Kartzela zaharra, gaztetxe berria
Etxe okupazioak gertatzen ziren arren, gazteen irtenarazteak berehalakoak ziren. 1998an, berriz, estrategia berriari ekin zioten gaztetxekoek eta Udalari lokalak eskatzea erabaki zuten. Victoriano Gallastegi alkateak, EAJkoak, nahi zutenaren gaineko proiektu bat aurkeztu zezatela eskatu zien ezer egingo ez zutelakoan. Baina hara non, proiektua jorratzen urte bi eman ondoren, udaletxean agertu ziren gazteak: «Kristoren gola Udalari sartutakoa, proiektua aurkeztuta lokalak ematea beste erremediorik ez zuen izan Udalak. Primerako txostena izan zen hura; soziologoek, irakasleek, arkitektoek eta bestelako profesionalek parte hartu zuten horretan», ekarri du gogora gaztetxeko partaide Aser Polvorosak.
Une ezberdinak izan ditu Bergarako Gaztetxeak, eta duela bost urte inguru aro berrian sartu ziren: «Egoera txarrean zegoen gaztetxea, parte hartzea eskasa zen. Harrezkeroztik kontzertu gutxiago egin ez bada ere, saiatu da bestelako ekitaldi kulturalak egiten, gaztetxeek betidanik izan duten irudia zapuztuz. Antzerki gehiago egin da, esaterako, bakarrizketak, saltsa tailerrak... Saiatu da beste herritar guztiei gonbita zabaltzen, baita umeentzat zein edadeko jendearentzat ere. Azken batean, denok erabiltzeko lekua dugu. Gaztetxe izenari eusten diogu tradizioa dagoelako, baina kartzela zahar hau herritar guztiei zabalik dagoen kulturgunea dugu», azaldu du Aserrek.
Ezin dugu ahaztu egun gaztetxea 1984an sortutako Txapa Irratiaren egoitza dela, baita Germinal Banaketak eta Angiolillo liburutegiarenak ere. Izenek adierazten duten bezala, luzea da Angiolilloren itzala.
Liburutegia
Aser Polvorosa dugu liburutegia sortzeko eta garatzeko ardura hartu dutenetako bat: «Liburutegi xumea baino serioa eraiki nahi izan dugu, genero guztietako liburuak dituena. Hasi ginen liburuak ekartzen eta erabaki genuen orain gauden lekura ekartzea, gauden ziega liburutegia bihurtzea: alde batetik, hauxe dugu ziegarik handiena eta, bestetik, hauxe dugu Angiolillok okupatu zuena. 2009an hasi ginen eta izena handik dator: ez genuen asko pentsatu behar izan», azaldu du.
Horrela, abian ziren ekimenei liburutegia nahiz berak bultzatutakoak gehitu zitzaizkien: «Hilabetero liburuen aurkezpenak egitea deliberatu genuen; alde batetik, liburutegiari bizitasuna emateko eta, bestetik, jendea erakartzeko, gaztetxea eta liburutegia ezagutu eta erabil zitzala».
Asko dira bertatik pasatu diren idazleak: Jakue Pascual, Floren Aoiz, Jimmy Banana irudigilea, Emilio Lopez Adan, Asier Huegun, Joni D, Xabier Silveira, Jesus Valencia... Liburuak aurkeztu ez ezik, beste mundu batzuk zein mota guztietako gaien inguruko eztabaidak bultzatzeko gai diren pertsonak: «Itziar Ziga ekarri genuenean emaitza itzela izan zen, oso ekitaldi arrakastatsua izan zen; jende piloa etorri zen eta denek berba egiteko ere moderatzailea soberan zegoen; polita izan zen oso».
Aurkezpenak, liburutegia eta fanzinea: «`Germinal!' izeneko fanzine bat ateratzen dugu, noizean behin (noizbehinkako fanzinea, ahal denean ateratzen dena). Jada 3 zenbaki atera ditu».
Aldi berean, segitzen dute «Egubakoitzak kartzelan» (maiatzeko ostiral guztietan musika lasaia eskaintzen dute; aurten Morau, Aguxtin Alkhat, Iñigo Cabezafuego edota Manett egon dira Bergarako gaztetxean) zikloa egiten.
Angiolillo, liburua eta auzolana
1998an Koldo Izagirrek «Nik ere Germinal! Egin gura nuen aldarri» (Susa) kaleratu zuen eta gaztetxera joan zen hura aurkeztera: «Oso eleberri txukuna da, Angiolilloren inguruko eleberria», kontatu du Aittor Aranzabalek, gaztetxeak aurten kaleratu duen «Angiolillo» liburuarekin zerikusi zuzena duena.
«Berarekin jarri ginen harremanetan, gazteak ginela... Etorri zen motxila batekin, dokumentazio pila batekin (liburua egiteko erabilitakoa) eta hura guztia eman zigun. Asmoa genuen ateratzeko Angiolillori buruzko liburuxka bat, bere bizitza, bere istorioa kontatzen, zelan akabatu zuten... Herrian asko hitz egiten da berari buruz; 80ko hamarkadan Angiolillo izeneko rock talde bat ere egon zen... Baina inork ez zekien gauza handirik: Canovas del Castillo akabatu zuen anarkista italiarra zela, besterik ez», segitu du Aittorrek.
«Testuinguru hartan erabaki genuen bere figura berreskuratzea. Hasi ginen zerbait egiten, baina hark ez zuen fundamentu handirik. Gorde nituen Izagirrek emandako agiriak, baita nik egindako fotokopiak ere ... Baina motxila desagertu zen. Eskerrak fotokopiak genituen».
2008an Aittor espetxeratu zuten: «Neskalagunari esan nion paperak, agiriak, ekartzeko. Kristorenak egin behar izan zituen materiala sartzeko: zientzia politikoak ikasten ari nintzen eta hura aprobetxatu genuen koadernoen artean, apunteen artean sartzeko; vis a visetan ezkutatuta ere sartu zizkidan hainbat gauza... Eta hasi nintzen idazten. 2010ean kaleratu ninduten eta liburuaren 10 kopia egin nituen lagunen artean banatzeko. Bitartean, hasiak ziren liburutegia abian jartzeko lanak eta idatzitakoa luzatu nien liburutegikoei», kontatu du Aittorrek. Aserrek hartu dio lekukoa: «Gasteizko Zapatenekoei kontatu nien liburuarena eta beraiek eskaini ziguten duten Irrintzi inprimategian egitea. Bertan tinta eta papera ordaindu genituen, gainontzeko lana guk geuk egin genuen». Izan ere, ekainean, urteurrenarekin batera, hogei bat pertsona elkartu ziren liburuaren muntaketa egiteko.
«Guk muntatu genituen eta beraiek koadernatu. Lagun filologo batek egin zituen zuzenketak: nahi genuen bai hizkuntza aldetik bai forma aldetik produktu txukuna eta duina egin, kalitatezkoa, nahiz eta xumea izan. Laguntasuna, prestutasuna, denetarik eskaini zigun Irrintzi inprimategiak. 20 eurotan saltzen dutena lortu genuen 4 eurotan saltzea. Maiatzean hasi ginen muntatzen eta ekainean egin genuen aurkezpena», azaldu dute Aserrek eta Aittorrek.
«Sekula ez dut auzolanean egindako liburu batez ezer entzun: hortxe kokatu behar dugu liburuaren garrantzia, auzolanari esker egina dela».
Ekainean eta hamar egunetan, 260 ale saldu zituzten, hots, liburu guztiak. Irailaren 7an, beste 300 kaleratuko dituzte: «Edizio berriak nobedadeak ekarriko ditu: aurkezpen egunean, ekainean, Koldo Izagirrek irakurri zituen hiru poemak (Puig Antichi buruzkoak), eta hemengo talde Fly Shitek egin zuen kanta, Angiolillori buruzkoa, bertan sartu ditugu, besteak beste», esan digute.
El 7 junio de 1896 una persona no identificada lanzó una bomba al paso de la procesión del Corpus por la calle Arenas de Cambios de Barcelona, provocando 12 muertos y decenas de heridos. Eran tiempos aquellos en los que los anarquistas, principalmente, respondían de esa brutal manera a los abusos de la oligarquía y de la patronal catalana. Cerca de cuatrocientas personas consideradas revolucionarias o subversivas fueron encarceladas en el castillo de Montjuic. De estas, 87 fueron llevadas a juicio por causar la muerte a 12 personas y lesiones a 35. El fiscal solicitó 28 penas de muerte y 59 cadenas perpetuas. Fueron ejecutados 5 acusados y se impusieron entre 9 y 20 cadenas perpetuas. Otros imputados, aunque absueltos por el tribunal, fueron deportados a Río de Oro por orden del Gobierno de Cánovas del Castillo. El proceso fue llevado a cabo por un tribunal militar y, si bien abundaron en él graves irregularidades, el Gobierno no admitió las acusaciones de tortura, denunciadas por presos y familiares.
Las ejecuciones, las condenas y las torturas movieron al periodista y anarquista italiano Michelle Angiolillo (Foggia, 1897) a trasladarse a la Península Ibérica con la intención de matar a Cánovas para así vengar a los compañeros catalanes. El 8 de agosto de 1897 mató a Cánovas del Castillo de tres tiros, mientras este leía un periódico en el balneario de Santa Agueda (Arrasate). Angiolillo fue detenido, encarcelado, torturado y ejecutado en la cárcel de Bergara, la misma que, hoy en día, alberga el gaztetxe desde hace trece años.
El próximo 7 de setiembre el gaztetxe, Angiolillo liburutegia y CNT le tributarán un sencillo homenaje, allí mismo, en el escenario de su padecimiento. A las 12.00 será el homenaje, seguido de una comida vegana. A las 16.00, comenzará el proceso de montaje, en auzolan, de 300 ejemplares más del libro que sobre Angiolillo editó el gaztetxe en junio. A.H.