GARA > Idatzia > Kultura

«El nombre de la rosa» eta «Los miércoles no existen», antzezlan berriak Donostian

GARA | DONOSTIA

Datorren ostegunetik aurrera Donostian bi antzezlan berri ikusteko aukera izango da. Alde batetik, uztailean Erriberriko antzerki klasikoko jaialdian ikusi ahal izan genuen «El nombre de la rosa» lana Victoria Eugenia antzokian izango da hilaren 8ra arte. Umberto Ecok idatzitako nobelaren antzezpenaren protagonistak Juan Jose Ballesta eta Karra Elejalde dira.

Beste antzezlana «Los miércoles no existen» komedia erromantikoa da. Honakoa Antzoki Zaharrean izango da ikusgai igandera arte. Gorka Otxoa protagonista duen lan honek norberaren erabakien ondorioz gertatzen diren gauzei buruz hitz egiten digu; Peris Romano zuzendariaren esanetan, «batzuetan gauza txiki bat gertatzen da eta honen ondorioa gure bizitza aldatzen duten gertaera bat da».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo