GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

aizkora

Nafarroako maila nagusiko finalean sartzeko txartelak banatuko dira Etxarrin

p050_f02.jpg

J.L.

Nafarroako Lehen Mailako Txapelketako kanporaketa jokatuko da bihar Etxarriko pilotalekuan, 13.00etan hasita. Nazabal, Rekondo, Erasun, Antonio Senosiain, Aitor Senosiain, Donato Larretxea, Oihan Larretxea, Lopez eta Ruben Saralegi neurtuko dira. Xabier Mindegia ere aritzekoa zen, baina min hartuta dago, eta ez da arituko.

Aurreneko bost aizkolariak Doneztebeko pilotalekuan azaroaren 15ean jokatuko den finalean arituko dira. Azkeneko biek, berriz, datorren urtean Bigarren Mailan aritu beharko dute. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko ditu.

Finalerako zein sailkatuko ote diren da orain zaleen kezka, eta kinielak ere egiten dira. Denek garbi dute han izango direla Floren Nazabal eta Jon Rekondo. Donato Larretxeak ere sailkatu beharko luke, gaizki ez badago, baina gainerakoen artean borroka handia egongo da.

Lehia izango da, ez finalean sartzeko bakarrik, baita maila nagusian jarraitzeko ere. Parekotasun handia espero da, eta ez da ikuskizunik faltako.

Bestalde, Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako saioa izango da, bihar 12.30ean Bilboko Deustu auzoko San Pedro plazan. Han neurtuko dira Mugertza II.a eta Felix Etxeberria. Azken hau Joseba Otaegiren ordez arituko da. Berez, zizurkildarra zen lehian aritzekoa, baina gerriko arazoekin jarraitzen du, eta ezingo du bihar Bilbon izan. Mugertza II.arentzat lan egokiak dira hauek, eta bera aterako da garaipena lortzeko faborito. Sasoian dago, gainera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo