GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

harri-jasotzea

Inaxio Perurenak 238 kiloko harria esku batekin jaso nahi du


J.L.

Inaxio Perurenak marka berri bat ezarri nahi du gaur arratsaldean Iruñeko La Morea merkataritza gunean, 18.30ean. Leitzarrak 238 kiloko harria jaso nahi du esku bakar batekin, eta lehen berak duen marka ondu nahi du.

Inaxiok iragarri zuen udazkenean beste ahaleginen bat egin nahi zuela, eta hori iritsi da. Bere helburua lortzen baldin badu, urtea bukatu baino lehen egin lezake beste saioren bat ere.

Harri-zulatzen, berriz, Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da bihar, 13.00etan, Ortuellako Otxartaga parkean. Bertan Euskal Herriko Ligan arituko diren talde guztiak neurtuko dira. Trapagaran, Burdin Gazteak, Kabiezes, Las Karreras A, Las Karreras B eta Errekatxo arituko dira nor baino nor.

Amaitu berri den Euskal Herriko Ligan Trapagaran izan zen onena, baina lehia handia izan zuen Burdin Gazteak taldearekin. Azken hauek Ortuellakoak dira, eta etxean arituko direnez, saiatuko dira txapela lortzen. Horretarako, zaleen animo faltarik ez dute izango.

Iaz Gallartak irabazi zuen Euskal Herriko Txapelketa hau, baina aurten ez da arituko, eta txapeldun berria izango du lehiaketa honek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo