Lurrikara sumatu zuten atzo Iruñerrian, Richter eskalan hiru gradukoa
GARA | IRUÑEA
Richter eskalako hiru graduko lurrikarak Olabe udalerrian izan zuen epizentroa, baina Iruñerria osoan sumatu zuten. Mugimendu sismikoak ez zuen kalte esanguratsurik eragin, eta Larrialdietako Nafarroako Agentziak ez zuen zerbitzurik egin behar izan.
Uharte, Esteribar eta Egues udalerrietako bizilagunek lurrikara sentitu eta larrialdietako zerbitzuetara deitu zuten, gertatu zenaren berri emateko. Hala ere, Nafarroako Gobernuaren arabera, ez zen gorabeherarik jazo.
Mugimendu sismikoak sumatu zituzten, halaber, Iruñea, Sarriguren, Burlata eta Atarrabian ere, besteak beste.