GARA > Idatzia > Euskal Herria

Estaturik gabeko nazioen erabakitzeko eskubidearen aldeko jardunaldia Iruñean

p018_f01.jpg

GARA | IRUÑEA

Printzipio demokratikoa betez estaturik gabeko nazioek askatasunez erabakitzeko duten eskubidea egikaritzearen giltzarrei heldu eta estatuen ondorengotzaren finantza-alorrak aztertzeko jardunaldia antolatu zuen atzo Iruñean EArekin lotura duen Alkartasuna fundazioak.

Alde batetik, Montrealgo Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbideko katedradun Daniel Turpek Quebeceko eredua jorratu zuen, erabakitzeko eskubidea eskubide demokratikoa dela nabarmenduz. Estaturik gabeko nazioek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatu zuen.

Parti Quebecois alderdiko kidea eta IPSO Burujabetzaren Aldeko Intelektualak erakundeko kide eta fundatzaile da Turp. Kataluniako Parlamentuak burujabetzaren aldeko kontsultarako aditu izendatu du.

Bestetik, Esloveniako Ana Stanic nazioarteko abokatua aritu zen estatuen ondorengotzaren finantza-esparruak aztertzeko. Eslovenian Harreman Ekonomikoetarako Ministeriorako eta Banku Zentralerako aritu zen eta azken bi urteetan Kataluniak Esloveniaren independentziatik zer ikas dezakeen azaldu du zenbait ponentziatan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo