Gastesiri gertatutakoa «ez errepikatzeko, urratsak egitera» deitu du EIPK-k
A.M. |
Nafarroa Beherean zendu berria den Ana Gastesi euskal iheslariaren senide eta lagunei «dolumin sentituenak» adierazi dizkie Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak.
Iruindarra euskal lurretan hil bada ere, «deserriko eremu derrigortuan, bere sorterrira itzultzeko aukerarik ukan gabe» joan dela nabarmendu dute, jarraian «emakume borrokalari, aurrerakoi eta abertzale zintzoari» eskainiko zaizkion azken agurreko ekitaldietan parte hartzera dei eginez.
Antzeko kasuak «errepika ez daitezen, urratsak egiteko eta konpromisoak hartzeko garaia» dela gogoratu dute: «Muturreko egoerak gaur-gaurtik konpontzeko garaia da. [...] Hargatik egiten diogu dei eragile sozial, sindikatu, alderdi politiko eta euskal herritar orori, bere babes eta laguntzarekin arazo hauen guztien soluzioa xerkatzeko gurekin bat egin dezaten».