GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-05
- Top 14
Galdu arren, Biarritzek lehenengo jarraitzen du

STADE FRANÇAIS 21

BIARRITZ 16

DONOSTIA

Biarritzek galdu egin zuen atzo Parisen, baina lapurtarrek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Atzo Parisen lehian aritu ziren bi taldeen helburua Ligaren amaieran estraineko lau postuetan izatea izango da, gero finalerdiak jokatu ahal izateko, eta oraingoz, helburu horren barruan daude biak.

Atzo Parisko taldeak gehiago zuen jokoan, Biarritzek gainerakoei alde dezentea kentzen baitzien, eta frantziarrak, berriz, laugarren postuan zeuden, eta galduta lehen lau horietatik at geratzeko arriskua ere baitzuten. Hori nabaritu egin zen, batez ere bigarren zatian, lehenengoan Biarritz hobeto aritu baitzen.

Etxekoak aurreratu ziren markagailuan zigor-kolpe bati esker, baina bosgarren minuturako Dupuyk berdindu egin zuen beste zigor bati esker, eta 25.enean 3-10era gehitu zuten aldea, Bobok zuri-gorrien entsegua egin baitzuen, eta Dupuyk transformatu egin zuen. Atsedenera joan aurretik, ordea, Stadek emaitza murriztu egin zuen, beste zigor bati esker, eta 6-10ekoarekin joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian erasora atera zen talde frantziarra, eta partidari buelta emateko gai izan ziren, bi entsegu ere eginda. Amaieran, puntuak etxean geratu ziren. Ia 80.000 ikuslek jarraitu zuten partida zuzenean, nahiz eta telebistan ere bazen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ertzaintzaren jarrera ulertzeko zailtasunak
Euskal Herria
La familia de Sáiz denuncia a la cárcel de Aranjuez por posible negligencia
Euskal Herria
«Revivi lo ocurrido hace treinta años»
Jendartea
El fuego en una pensión de Bilbo se cobra cuatro vidas
Kirolak
Desplome a balón parado en Vila-real
Euskal Herria
La Ertzaintza también reprime el acto de despedida a Angulo y Sáiz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea