GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-05
Avironek mailari eusteko urrats handia eman du
·Garaipenaz gain, zuri-urdinek puntu gehigarria ere lortu zuten

AVIRON 44

MONTPELLIER 14

BAIONA

Avironek mailari eusteko beste urrats bat eman zuen atzo Montpelierri astindua eman ostean. Garaipenaz gain, bost entsegu ere egin zituzten, eta horri esker puntu gehigarria ere lortu zuen atzo Avironek, eta atzetik dituen taldeak geroz eta atzerago utzi ditu. Partida garrantzitsua zuen atzo Avironek, ezin zuen hutsik egin, bestela arriskuko postuak geroz eta gertuago izango baitzituzten, baina Lapurdiko hiriburukoek egin beharreko guztiak ongi egin zituzten. Atzean ongi aritu ziren, baloia ongi mugitu zuten, eta erasoan ere ez zuten hutsik egin, bost entsegu gauzatu baitzituzten. Hori gutxi balitz, ostikoekin ere huts gutxi egin zituen Dourthek. Bost entseguak transformatu zituen, eta hiru zigor-kolpe ere gauzatu zituen, eta azkenean garrantzi handiko garaipena eskuratu zuten. Hastapenetik atera ziren zuri-urdinak garaipenaren bila, eta Montpellierri pentsatzeko ere betarik ez zien eman. Merezimendu osoz lortu zuten garaipena. Atzoko garaipenak lasaitasun apur bat emango die, baina hala ere, hemendik aitzinera ere lanean jarraitu behar dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ertzaintzaren jarrera ulertzeko zailtasunak
Euskal Herria
La familia de Sáiz denuncia a la cárcel de Aranjuez por posible negligencia
Euskal Herria
«Revivi lo ocurrido hace treinta años»
Jendartea
El fuego en una pensión de Bilbo se cobra cuatro vidas
Kirolak
Desplome a balón parado en Vila-real
Euskal Herria
La Ertzaintza también reprime el acto de despedida a Angulo y Sáiz
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea