GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-30
- Heineken Kopa
Marcel Martin: «Anoeta da gure bigarren etxea»

BIARRITZ

Aste oso berezia da Biarritzen, igandean jokatuko baitute Donostian Saleren aurka, eta jokalariak Hendaian daude bilduta norgehiagoka prestatzen. Entrenatzaileak eta jokalari batzuek gaur egingo dute prentsa agerraldia, eta gaur arte itxaron egin beharko taldekideen iritziak jakiteko.

Jokalari eta entrenatzaileak isil-isilik lanean ari diren bitartean, zuzendariak ari dira hizketan. Atzo Marcel Martin taldeko presidenteak hitz egin zuen. Horrelakoetan ohikoa den moduan, Donostiarrentzat hitz onak besterik ez zituen izan.

«Igandean etxean arituko gara; horretan ez daukat zalantzarik. Niretzat Anoeta da gure bigaren etxea, Agileraren ostean. Iaz sekulako giroa izan zen, eta aurten ere ez da gutxiago izango. Horregatik eskatu genuen irabazten bagenuen finalerdiak Donostian jokatzeko, eta hori ere lortu dugu», esan zuen agintari lapurtarrak.

Gero, zaleei bertaratzeko deia ere egin zien: «Biarritzek Pays Basque izena darama, eta horrek Euskal Herri osoko taldea dela esan nahi du. Horixe eskatzen dut nik: alde guztietako jende euskaldunak gure taldea animatzea».

Azkenik, Realarentzat ere hitz onak izan zituen: «Reala oso ongi portatu da gurekin. Haiek zuten partida larunbatera pasa dute, eta horretarako erraztasun osoak izan dituzte. Guri eskatutako guztia eman digute, eta bai Realari, baita Donostiako agintari guztiei ere, eskerrak eman besterik ez daukat, eta espero dut igandekoa ez izatea aurten Donostian jokatuko dugun azkeneko norgehiagoka», esan zuen Marcel Martinek.

Bestalde, Biarritzek, Ingalaterratik bueltan, beste 200 sarrera jaso ditu, Salek saldu ez dituenak itzuli egin baititu. Oraingo sarrera horiek 55 eurokoak dira, eta Biarritzek gaur bertan jarriko ditu salgai. Goizean, 9.30etatik 12.30etara egongo dira salgai, eta arratsaldean 14.30etik 18.30era.

Nahiz eta sarrerak egun guztian salgai egongo direla iragarri, hori ikusteko dago, saltzen diren unean lehiatilak itxiko baitira.Beraz, sarrerak nahi dituztenei goizean goiz joateko gomedioa egin diete.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Este no es el camino
Jendartea
Un acercamiento nacional al transporte
Euskal Herria
El Friendship insiste en reclamar la implicación de la UE
Euskal Herria
López pide a Ibarretxe «que siga apoyando» a Zapatero
Euskal Herria
Esperan que Zapatero y Chirac vean una multitud en Bilbo
Euskal Herria
EPPK respalda la marcha y llama a la «acumulación de fuerzas»
Euskal Herria
Grande-Marlaska envía a prisión a Otegi hasta que abone 250.000 euros de fianza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea