GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-03-30
- Buruz Burukoa
Dena prest Agirre eta Urberuagaren arteko bizkaitarren demarako
·Azken urteetako ordezkaritzarik oparoena du Bizkaiak, lau pilotarik parte hartzen baitute

ZORNOTZA

Bizkaiko pilotazaleek hitzordu garrantzitsua dute hurrengo larunbatean, Zornotzako pilotalekuan. Izan ere, Imanol Agirre arratiarrak eta Xabier Urberuaga aulestiarrak Buruz Buruko Txapelketako final-hogeita hamabirenetako kanporaketa jokatuko dute egun horretan.

Eskuzko Pilota Enpresen Liga (EPEL) orain hiru urte sortu zenetik ez da pilotari bizkaitarren arteko neurketarik izan lehen mailako txapelketa garrantzitsuenean. Hala ere, Bizkaiak azken urteotan izan duen ordezkaritzarik oparoena izango du aurten, probintzia horretako lau pilotarik hartuko baitute parte banakakoan.

Azken hiru urteetan Agirre eta Zearra izan dira txapelketan aritu diren bizkaitar bakarrak. 2002. urtean Ariznabarreta gehitu zitzaien bi horiei. Aurten, beraz, sekula baino ordezkari gehiago arituko dira banakakoan, eta pilotazale bizkaitarrak gogotsu daude.

Larunbateko protagonista biak atzo izan ziren materiala aukeratzen. Arazorik ez zuten izan, eta biak gustura geratu ziren hautatutakoarekin. Agirrek 104,3 gramoko bina pilota bereizi zituen, eta Urberuagak 105,6 eta 102,8 gramoko bana. Arteako aurrelariarenak zailagoak dira mugitzeko; eta Aulestiko atzelariarenak, berriz, frontisetik gehiago irteten direnetakoak.

Katedrak Agirreren aldeko apustua egingo du, baina bera ez da fio. «Ilusionatuta nago. Aurten era guztietako entrenamenduak egin ditut, onak eta txarrak, baina azken bi aste hauetan hobeto aritu naiz. Eskuin eskuarekin larri ibili naiz, baina takoak aldatu ditut eta larunbatera ondo iritsiko naizela uste dut», azaldu zuen Asegarceko aurrelariak.

Urberuagari irabazteko lan handia egin beharko duela uste du. «Buruz Burukorako txartela baten batek merezi bazuen, hori Urberuagak merezi zuen, tentsio handiko hiru partida jokatu eta irabazi dituelako. Bi eskuak onak ditu eta nahiko ondo moldatzen da sakeekin eta dejadekin. Hura mugitzen eta nire erritmoa ezartzen saiatu beharko dut», gaineratu zuen.

«Ez naiz fijatu zeinen aurka jokatuko nukeen. Honekin nahikoa dut mementoz. Tontakeria bat da gero izan ditzakezun aurkariekin pentsatzea, lehen partidan kanporatua izan zaitezkeelako. Urberuagari irabazten saiatuko naiz, eta gero ikusiko da», azaldu zuen hurrengo kanporaketan izan dezakeen aurkariaz galdetuta.

Bestalde, pozik agertu zen aurtengo txapelketan sekula baino bizkaitar gehiago arituko direlako: «Seinale ona da. Bizkaian maila egon badagoela uste dut, eta ea etorkizunean ere horrela den».

Urberuagaren «ametsa»

Xabier Urberuagak, aldiz, bere aurkaria faboritoa dela aprobetxatu nahiko du, eta lehen mailako txapelketa jokatzea «ametsa» den arren, dena ematera kantxaratuko da. «Larunbatean sufritu beharko dut. Imanolek egiten dituen akatsak aprobetxatu beharko ditut, eta gauzak ondo egiten baditut, irabazteko aukera izango dut», esan zuen. Agirrek baino presio txikiagoa izango zuela aitortu zuen, baina berak ere baduela berea esan zuen, irabazten badu, hurrengo urtean ere lehen mailan jokatuko duelako eta ez bigarrenean.

«Agirreri irabazteko, aurreneko pilotakadatik atzera jokatu behar diot, ezkerra bilatuz. Asko gozatu beharko dut, frontisa aprobetxatu eta aukera dudanean dejada bota», aipatu zuen Aspeko atzelariak.



Goñi III y Leiza, satisfechos
U.A.

ZORNOTZA

Si por la mañana fueron Agirre y Urberuaga los que tuvieron una cita con el cestaño, por la tarde el turno fue para Fernando Goñi e Iñigo Leitza, que mañana inaugurarán la competición de Zeanuri. El zaguero de Aspe eligió dos pelotas de Cipri de 104,6 gramos, mientras que el delantero de Asegarce optó por cueros de 102,5 y 103,7 gramos. Ambos demostraron tenerse mucho respeto. «Para ganar a Leiza tengo que aprovechar las oportunidades que se me brindan. Es un pelotari muy duro, muy rocoso, que sabe jugar mano a mano», explicó el de Zubiri. Para Leiza, «será un partido difícil, porque Goñi III es un pelotari experimentado».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Este no es el camino
Jendartea
Un acercamiento nacional al transporte
Euskal Herria
El Friendship insiste en reclamar la implicación de la UE
Euskal Herria
López pide a Ibarretxe «que siga apoyando» a Zapatero
Euskal Herria
Esperan que Zapatero y Chirac vean una multitud en Bilbo
Euskal Herria
EPPK respalda la marcha y llama a la «acumulación de fuerzas»
Euskal Herria
Grande-Marlaska envía a prisión a Otegi hasta que abone 250.000 euros de fianza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea