GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-30
Txema Egiguren, Pello Zabala, Jon Albisu - Eharoak (*)
Aro berrietan sinetsi nahi dugunon norabidea: konponbidea!

Zoin nolako astea iraganiko hau! Batetik, nahiz eta meteorologi eta klimatologi alorrean ibiltzen garenok, egunerokoan gora eta behera ibili egin dezakeen aroen inguruan, ezin genezakeen guzia axertatu.

Jakin bagenekien, zuek bezain, udaberria zetorrela, eta honekin hotzak toki eginen ziola beroari eta iluntasunak argiari. Jakin bagenekien, frango bezala, uraren nazioarteko eguna genuela, eta horren inguruko kontzientziatzean aritzeaz gain, zoin nolako kudeaketaz mintzatuko zirela bata eta bestea. Jakin bagenekien, batzuk bezala, meteorologiaren nazioarteko eguna izanik, egunez egun interes gehiago pizten duen sail honekiko aipamenak izan zirela, egunak aitzina doazen heinean, herriak gertuko nahiz epe luzeago batera begirako iragarpenak nahi baititu eta ulertu nahi ere zoinbait gertakizun edo/eta fenomeno.

Bestetik ere, jakin bagenekien garaiz edo berandu Euskal Herri zabalak distentsioak behar zituela aitzina begirako eraikitze bidean, eta distentsio horietarik alde batekoa etorri zaigu... orain beste aldekoa etorriko delakoan lan egin behar, hainbatetan aipaturiko hitzak ez daitezen hego-haizearekin joan eta gal.

Betidanik edo/eta aspaldidanik garbi izan dugunok Euskal Herria bat dela, zailtasunak non eta nolakoak diren ikasi dugu, baina freno izan arren oztopo horiek guziak ez dira muga izan eta izango, zernahi egiterakoan ezinbesteko iruditzen baitzaigu errealitateak errealitate Euskal Herri zabalerako aritzea bakoitzak ahal duen heinean, gure herria behar tresneriaz eta egituraz hornitu behar baitugu eguneroko urratsekin, herri, nazio garen errekonozimendua gugandik hasten baita.

Baina zailtasunak, oztopoak... sarritan errazak ez izan arren irensten, debekuak dira jasanezinak eta onartezinak, eta ezinbesteko urrats kualitatiboa egin beharra dugu noizbait eta iraunkorki nahi badugu funtsezko bakea eta askatasuna denentzat. Bide horretan, zernahi izanik bakoitzak lantzen duen saila, zernahi izanik bakoitzak dituen irizpideak, orain dela denbora bat Oinarrizko Hitzarmen Demomatrikoa (OHD) hitzartu genuen 55 eragile sozial, sindikal eta politikok, elkarrekin denon herri hau konponbidearen norabidean ezartzeko. Jakin dezatela, oraino tren honetara igo ez direnak geltoki faltan ez direla izanen abian dagoen tren hau hartzeko.

Eguraldia, era zientifikoan edo herri jakin- duria erabiliz, hala nola iragar dezakegu, eta ezer gutxi egin dezakegu etortzen denarekin... datorrenarekin konformatu behar!

Aldiz, aroak zentzu asko dituenez, unean gaude aro berria eta denon aroa askatasun eta bake aroa izan dadin datorkiguna, baldin eta horren loratzeko behar heldutasuna erakusten badugu denok. Agian, kasik ziur, zilbor-heste berdinetik elikatzeko usadio hartuko bagenuke, bakoitzaren horre- tan plantatu gabe, hainbatetan aipatzen dugun Euskal Herria, erabakia eta adostasuna izanen genituzke iturri, norabide eta konponbide.

Hazia landatua dago, eta hainbat kostatako lurra zentzugabekeriaz irauli beharrean, denoi dagokigu honen behar bezala lantzea eta babestea, ematen ahal dituen fruituak horren araberakoak izanen baitira epe ertain eta luzean.

Ez gara txantxetan ari, nahiz eta larunbatean, Ipar Euskal Herri eta Frantziar Estatuan «apirileko arrain eguna» izan (hego Euskal Herri eta Espainar Estatuan abenduaren 28ko inoxente egunaren parekoa).

Euskal Herritar orok jakinen dutelakoan bihotzarekin jokatzen... Euskal Herritar orok jakinen dutelakoan buruarekin jokatzen... Euskal Herritar orok jakinen dutelakoan arduratsu jokatzen, askatasuna, bakea eta herri izatea eguneroko lana delako...

Euskal Herria, era- bakia eta adostasuna norabide izanik, denok Bilbora, konponbideak denon koloreak behar baititu. -

(*) Euskal Herriko Klima eta Meteorologia Koordinakundea


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Este no es el camino
Jendartea
Un acercamiento nacional al transporte
Euskal Herria
El Friendship insiste en reclamar la implicación de la UE
Euskal Herria
López pide a Ibarretxe «que siga apoyando» a Zapatero
Euskal Herria
Esperan que Zapatero y Chirac vean una multitud en Bilbo
Euskal Herria
EPPK respalda la marcha y llama a la «acumulación de fuerzas»
Euskal Herria
Grande-Marlaska envía a prisión a Otegi hasta que abone 250.000 euros de fianza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea